0.ETAPA: Datuak jaso


Lehendabizi ikaskuntza esperientzien bidez sortzeko taldeka bildu ginen eta taldean hitz egin genuen bai gure artean eta baita irakaslearekin ere. Gainera etxean ere nik nire kabuz zenbait ebidentzia edo esperientzia pentsatu nituen. Zenbait argazki atera nituen googletik, pertsonalak ez zirenak baina bai ebidentziaren parte zirenak eta orrialde batean bildu nituen.
Zenbait argazki nik atera ezkero ez zuten ondo adierazten ebidentzia ondorioz internetetik atera nituen, edo eskura ez nituen zenbait objektu etorri zitzaizkidan burura ebidentzia moduan ezin nituenak argazki bidez erakutsi.
Bestetik gelan hitz eginda gauza asko etorri zitzaizkidan burura baina ez zutenak ebidentzia bezala kontatzen, gauza konkretu asko alegia.


Denbora asko pasa nuen ebidentziak pentsatzen ez nuelako oso argi terminoa, zalantzak nituelako jarduera honen inguruan. Gainera pentsatzen nituen zenbait gauza ez zetozen bat lanarekin edo gauza pertsonalegiak ziren, beraz asko pentsatu ostean zenbait ebidentzia aukeratu nituen gelakideekin eztabaidatzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario