Behin datu horiek jasota, orain
datuen analisia dator. Gelara eraman genituen bakoitzak bildutako esperientzia
horiek eta talde txikitan elkarturik hauen inguruan hitz egin genuen.
Nere ustez egunerokotasunean
ikasten da gauzak errepikatuz, ikusiz eta zuk berriro errepikatzen duzu ikasi
arte, baita ere ikusiz. Baina gehienbat egunerkotasunean gertatzen diren gauzak
askotan berdinak edo antzekoak dira beraz aurrez gertatutakoak baliagarriak
dira egunero gertatzen diren egoeretarako.
Gure taldean taldekide batek hitz
egiten zuenean besteek adi entzuten zioten gerta zitekeen eta antzeko
esperientziarenbat bizi izana eta hala baldin bazen bien artean komentatzen zen
talde guztiarentzat. Gainera honela taldean hitz eginez gero besteetatik gauza
asko ikasten dira esperientzia desberdinak bizi izan dituztelako eta
aberasgarriak dira, bai lanerako eta baita taldekideak hobeto ezagutzerako
orduan.
Teknologiek gai honen inguruan
gaur egun pisu asko daukate izan ere eskola guztietan sartzen ari dira
ordenagailuak, arbel digitalak eta lan asko ordenagailu bidez egiten dira,beraz
pisu handia dutela uste dut. Gainera blog hau ere interneten ageri da.
Bestetik ebidentzia hauek nire
ikaskuntza prozesuan eragina daukate izan ere, beraietatik zenbait gauza ikasi
ditut irakaslea naizenean baliagarriak izango zaizkidanak, gehienbat onerako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario