Amando-k hasiera batean hedabideei buruzko ezagutza eskasa
izanik, mundu hau ikertu eta abian jarri du proiektu hau, honen ondorioz,
ikasleekin dabil hau guztia aurrera eramaten eta uneoro hedabideak irekita
egoten dira.
Eskolako web orria, oinarrizko tresna omen da, eta
hedabideek haurren ikaskuntzan izugarrizko garrantzia dutela dio, eskolan
egindako guztia zabaltzen baitute honela.
Baina nola funtzionatzen du Amara-Berri sistemak?
Sare batek bezala funtzionatzen du, Donostin bost zentro egonik. Azpimarratu behar da, eskola guzti hauetan berdin ikasten dela. EH-an 20 eskola daude Amara-Berri sistema jarraitzen dutenak, horrez gain, esan, Katalunian, Kantabrian eta Kanariar irletan ere abian jarri dutela. Sistema honek, haur hezkuntza eta lehen hezkuntza biltzen ditu.
Sare batek bezala funtzionatzen du, Donostin bost zentro egonik. Azpimarratu behar da, eskola guzti hauetan berdin ikasten dela. EH-an 20 eskola daude Amara-Berri sistema jarraitzen dutenak, horrez gain, esan, Katalunian, Kantabrian eta Kanariar irletan ere abian jarri dutela. Sistema honek, haur hezkuntza eta lehen hezkuntza biltzen ditu.
Nola egiten dute lan?
· Txokoetan, inoiz ez klase magistralik. Batzuetan lan
indibiduala, hala ere, gehienetan kolektiboa. Era honetan, proiektu desberdinak
eramaten dituzte aurrera, proiektu guztien baturak curriculum-a sortzen du.
· Testu liburua ez da existitzen, gauza guztiak modu
praktikoan ikasten dituzte: “eginez ikasi”.
· Lana
departamentutan egiten da (matematika, hizkuntza…)
· Adin-nahasketa
dago. Ikasleak, zikloka elkarrekin lan egiten dute, beraz, helduenek txikienei
irakasten diete, ekintza guztietan dinamizatzaileak helduenak izaten dira.
· Liburutegiak
eskolan garrantzi handia. Lan askok hasiera liburutan badute, amaiera hedabideetan dute.
·
Egiten duten lan guztiek benetako zentzu bat edo
irteera bat izan behar dute. Egiten den guztia, ikasleak berak nahi duelako
egin behar da.
Esan
behar da, hedabideak lau direla, horien artean: telebista, prentsa, irratia eta
txikiweb-a. Hedabide hauekin zer lortu nahi da? hedabideak gelan egiten denlan
horri zentzua emateko daude (teknologia munduan barneratu), beraz, tresna bikaina
da ikt-ak ikasteko; hau guztia ikasle batek besteari irakasten dio. Beraz zer
egiten du irakasleak? Kate hau beti ez da zuzena izaten beraz irakasleak
bideratzaile lanak burutu beharko ditu, alde teknikoak konpontzen lagundu
beharko du, antolaketan, eta gainera alde gizatiarra bideratzen.
Halaber,
esan, Amara-berri sisteman ebaluazioa aurrera eramaten dela, baina ebaluazioaz
gain, autoebaluazioa ere burutzen dela. Autoebaluazioa azken finean,
jardueraren bat egin orduko egiten den kritika bat izaten da: zer iruditu
zaien, nola sentitu diren…hobetzeko kritika eginez. Irakasleak ebaluatzerako
garaian autoebaluazioa ere kontuan izango du. Hala eta guztiz ere, hedabideetan
egindako lana ez da ebaluatzen, beraientzat hedabideak lana bideratzeko lana
baitira.
Hedabideekin
jarraituz, zera aipatu du, ikasleak hedabideetatik sei aldiz pasatzen direla
kurtsoan zehar, bi aldiz jarrian, hau da hamabi aldiz guztira, honekin zera
ziurtatzen dute, ikasleek alderdi teknologikoa nahi gabe ikastea.
Lehen aipatu bezala, hedabideak lau dira:
Lehen aipatu bezala, hedabideak lau dira:
1 Telebista: ikastetxean
zirkuitu itxi bat dute, eta telebistan grabaturikoa eskolan bertan
ikusten dute.
2 Prentsa: albistez, inkestaz,
“kontu-kontari”, “saski-naski”, etab.-ez osatutako atalak jasotzen
ditu. Benetako kazetari sentitzen dira. Horrez gain, egunkaria interneten ere
txertatzen dute. Prentsak hiru hizkuntzak jasotzen ditu:
euskara, gaztelania eta ingelesa.
3 Irratia: zuzenean auzo osoan
entzuten da. Interneten ere entzun daiteke irratia, hau web orria egiten
dutenek sartzen dute.

No hay comentarios:
Publicar un comentario