-Nola egiten diozu aurre ikerketari?
-Nolako galderak etortzen zaizkizu burura?
-Zeintzuk izan daitezke erronkak?
-Zer gehitu diezaiokezu ikerketa-tailerrari?
-Zer espero duzu ikastea?
Lehenik eta behin ikerketarekin hasi aurretik,
hausnartu egin behar dugu nondik abiatuko garen eta noraino iritsi nahi dugun.
Helburua Nola egiten duzu unibertsitatetik kanpo ikasten duzuna, egiten duzuna
eta interesatzen zaizuna irakasle izaten laguntzeko? galderari erantzutea
izango da.
Lehendabizi zeintzuk dira unibertsitatetik kanpo
ikasten ditugun gauzak lagundu dezaketeenak irakasle izaten?
Adibidez zenbait esperientzia erabilgarriak izan
daitezke irakasle izaterako orduan, onak zein txarrak, onak berriro errepikatu
daitezen eta txarrak berriro gerta ez daitezen. Beste alde batetik, hobbiek
prozedimentu aldetik laguntza handiak eskaini ditzazkete, bakoitzak informazio
iturri desberdinetara jotzen du informatzeko, gustuko duenaren inguruan,
aldizkarietara, youtubeko bideoetara… hau erabilgarria izan daiteke gero
irakasle izaterako orduan.
Burura etortzen zaizkidan galderak anitzak dira eta
zalantzetako bat da nola errepresentatuko ditudan gauza guzti hauek ondoren
bisualki, hori erronka zaila da niretzako. Ez dakit zuzenean nola erantzun
galderari beraz beste bide batzuk hartu behar ditut galderaren erantzunera
iritsi arte, era konstruktibista batean.
Ideia aparta iruditzen zait esperientzia horiek
marrazki imagen bideo eta abarren bidez adieraztea, izan ere irudi batek
esanahi handia eduki dezake pertsona batentzat, beste batentzat aldiz irudi
sinple bat baino besterik ez da.
Nire ustez ariketa honen bidez zure iraganean
murgiltzen zara eta bertan ikasitako gauza onak zein txarrak berreskuratzeko
balio du eta gehienbat bertatik ikasitakoa.
Honekin espero dudana da bakoitza kontziente izatea
bizitzan zehar gertatutako esperientziek beti zerbait ikasten dugula
beraietatik eta batzuk besteak baino gehiago markatzen digutela baina horrela
goaz gure jakintza eraikitzen, etorkizun baterako baliagarria izango dena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario