3.ETAPA: Aurkikuntzak aurkeztu



Lehenik eta behin kartografia argazkiekin egitea pentsatuta neukan, baina marrazten nahiko trebea naizenez, argazki horiek irudi bihurtzen saiatu naiz. Kartulina txuri batean marraztu ditut zenbait figura eta ondoren koloreekin margotu.
                
Kartulinaren ezkerraldean agertzen de umea ni naiz, eta zerbait okurritu balitzaio bezala ageri da. Ondoren komiketako bokadilo bat egin dut eta bertan okurritutako ebidentziak sartu ditut. Asko ziren okurritutako ebidentziak, batzuk oso puntualak eta beste zenbait nahiko pertsonalak, beraz orokorrenak aukeratu ditut, besteak ez zitzaizkidan oso aproposak iruditzen.

Goian, ezkerrean nire aitona ageri da eta ondoan duen baserriarekin lotuta doa, izan ere bera baserrian bizi izan da betidanik eta gu ia egunero joaten gara. Honela denbora pasa ahala berarengatik gauza asko ikasi ditut, nik berari ezer esan gabe, adibidez baratzean lanean aritzen zenean nik berari laguntzen nion eta bitartean gauzak nola egiten ziren esaten zidan. adibidez, noiz landatu, noiz uztak bildu, nola ureztatu… Honelako gauzak denboraren poderioz ikasi ditut eta interesgarriak zein baliagarriak dira etorkizun baterako. Ikastolan baratzaren proiektua egiten bada, jakintza badaukat horren inguruan.
Baserriaren eskuinaldean ageri den hegazkinak egin ditudan bidaiak errepresentatzen ditu eta baita bertan ezagututako pertsonak ere izan ere beste herrialde batzuetakoak direnez beste hizkuntza bat erabili behar dut beraiekin komunikatzeko. Ingelesa da adibide garbiena eta beraiekin hitz egiterakoan ingelesa praktikatzen dudala esan nahi du. Kultura aldetik ere gauza asko ikasi izan ditut eta baita ohiturak etab.

Mahaigainari dagokionez, horrekin adierazi nahi izan dudana da, nire bizitzan zehar ordu asko pasa izan ditut bertan ikasten eta hor ere baliagarria dela iruditu zait bertan gauza asko ikasi izan ditudalako. Bestetik esan behar dut GOOGLE letrak ere mahaigainarekin lotuta doazela, izan ere zerbait ez dakigunean internet ematen digu soluzio gehienetan eta hori irtenbide ona izaten da askotan. Ez hori bakarrik bertan informazio asko ageri da gauza guztien inguruan eta baliagarria da gauza berriak ikasterako orduan. Gainera telefono bat ere marraztu dut eta horrekin adierazi nahi izan dudana da, eta lotuta doana mahaigainarekin, internetik ez zegoenean ni askotan lagunekin geratzeko edo etxerako lanak egiteko … telefonoz deitzen nien. Asko erabili dudan tresna izan da eta oso lagungarria.

Honen ostean, kotxeari egin nahi diot erreferentzia. Autoak nire hobbia dira eta hauen inguruan ordu asko pasatzen ditut, aldizkariak irakurtzen, YouTuben bideoak ikusten, rallyetara joaten… honela gauza asko ikasi ditut kotxeen inguruan eta honekin esan nahi dudana da zerbait gustuko duzun bitartean,horren inguruan informatuko zara eta gauza berri piloa ikasiko dituzu, inork behartu gabe, zeure kabuz. Honen atzean ere lagunak sartu nahi nituzke, zan ere lagunak ditut kotxeak oso gustoko dituztenak eta beraietatik ere gauza asko ikasi ditut honen inguruan.

Amaitzeko, gurpildun aulki bat marraztu dut, honen esanahia nahiko pertsonala da baina asko markatu nauen zerbait da eta kartografian sartu dut. Kiroldegi batean nengoela gizon bat hurbildu zitzaidan eta kirolenbat praktikatzen nuen galdetu zidan. Nik ezetz esan nion baina gimnasiora joaten nintzen gorputza aktibo mantentzeko. Orduan gurpildun aulkietan kirolak praktikatzen zirela esan zidan eta horren inguruan hitz egiten hasi zitzaidan, nik ez nuela nahi esan nion mutil normala naizela eta edozer gauza egiteko gai naizela, ez dudala laguntzarik behar. Nik banekien ez banuen nire gorputza aktibo mantentzen gurpildun aulkian geratu nintekeela, beraz gizon honek hau esan ostean nire buruan pentsatu nuen: nik ez dut kirolik praktikatu nahi gurpildun aulki batean, nik korrika eta saltoka ibili nahi dut eta horrez geroztik argi daukat zerbait nahi badut kostako zaidala baina esfortzuarekin lortuko dudala. Esperientzia honen bidez ez dudala inoz amore eman behar ikasi dut.


No hay comentarios:

Publicar un comentario