Kartulinaren goiko aldean aitona irudikatu dut, oso lotuta dagoena ondoan duen baserriarekin izan ere bertan bizi zen. Gu egunero joaten gara baserrira eta denbora pasa ahala baserriko gauza asko ikasi ditut. Baratzean lanean ibiltzen zenean, berari laguntzen nion eta bitartean gauzak kontatzen zizkidan. Honela gauzak noiz landatu, uztak noiz bildu, nola eta noiz ureztatu… ikasten nuen. Berriro diot denboraren pasoarekin ikasi ditudala horrelako gauzak, berari ikusiaz. Hau erabilgarria izan daiteke, ikastolan baratzaren proiektua martxan badute, oso erabilgarria izango zait txikitan aitonarekin ikasitako guztia.
Aitonaren azpian mahaigain bat margotu dut, izan ere, denbora asko pasatzen dut bertan eta gauza pila bat ikasi ditut. Mahaigaina gehienetan liburuekin doa lotuta eta liburuak azken finean erakutsi egiten dizute. Honekin lotuta telefono bat irudikatu dut, txikitan asko erabili izan baitut lagunekin geratu ahal izateko, etxerako lanak galdetzeko… Gaur egun Watsapp eta antzeko sare sozialen bidez askoz errazagoa da lagunekin komunikatzea baina lehen horrelakorik ez zen existitzen beraz interesgarria iruditu zait eta lagungarria izan zait zenbait arazo eta abarri irtenbidea emateko.
Mahaigainaren eskuinaldean “GOOGLE” hitza idatzi dut, gaur egun interneta edonoren esku dago eta klik batekin informazio asko duzu eskura. Uste dut hau oso erabilgarria dela zure intereseko gaietarako, izan ere, nahi duzunari buruz asko ikasi dezakezu eta gehienetan dohainik. Beraz oso baliagarria iruditzen zait irakasle izaterako orduan, ate asko irekitzen dizkizulako.
Google Hitzaren eskuinaldean hegazkin bat irudikatu dut eta hau kanpoko lagunekin lotuta dago. Ingelesak diren lagunak adibidez beraiekin komunikatzeko ingelesez hitz egin behar dut, ez naiz oso trebea baina gauza asko ikasten dut beraiekin hitz egiten dudanean, bai hizkuntza maila aldetik eta baita kultura, gizartea… inguruan.
Auto baten silueta ere ikus daiteke eta ebidentzia honen arrazoia nire hobbya dela da. Kotxeak ikaragarri gustatzen zaizkit eta horren inguruan ordu asko pasatzen dituzu bai irakurtzen, bideoak ikusten, aldizkariak begiratzen dena delakoa, baina ikasi dudana da gustokoa duzun gauza batetan ordu asko pasatzen dituzula gehiago jakin nahian eta horrek asko aberasten zaitu.
Azkenik gurpildun aulki bat margotu dut. Ebidentzia hau nahiko pertsonala da baina kartulinan sartzea erabaki dut azkenean bizitzan lezio bat izan delako. Egun batean polikiroldegian nengoela gizon bat hurbildu zitzaidan eta galdetu zidan ea gai nintzen kirola egiteko, lesio bat nuelako hankean. Nik baietz erantzun nion, ez nuela inungo arazorik eta pertsona normal batek egin dezakeen guztia egin dezakeedala esan nion. Berak esan zidan bazegoela aukera kirola egiteko gurpildun aulkian eta esan nion ezetz, ez nuela nahi gai nintzelako bestela kirola egitea. Nik ez badut nere gorputza aktibo mantentzen gurpildun aulkian geratu naiteke beraz horrek erakutsi zidan inoiz ez amore ematen. Zerbait lortu nahi baduzu kostatuko zaizu, baina esfortzua eginez lortuko dituzu gauzak. Honek adieraziz nahi dudana da bizitzan zenbait kasutan ez dela amore eman behar, aurrera jarraitu eta zuk proposatutako helburuak lortuko dituzu.
Jarraian, nik gainerako taldekideei eman nizkien azalpenen zenbait argazki-->
Jarraian hainbat grabazio uzten dizkizuet gelakideek niri eginiko galderak dira kartografiaren inguruan




No hay comentarios:
Publicar un comentario